You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
Babeslea: Babesle: Fundación BBVA
Babeslea: Babesle: Fundación BBVA

Ba al zenekien...?

Didaktika proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza guneak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketa bakoitza osatzeko, eta tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu aretoetan nahiz sarean, ikusgai dauden lanak baloratu eta ulertzea errazteko.
Kasu honetan, Jenny Holzer-en (1950, Gallipolis, Ohio) artea testuinguruan kokatzen du gune didaktikoak, haren ibilbidearen hasieratik gaur egun arte. Artistak berak egindako piezen hautaketa zabala aurkezten du: tartean, Holzer arte-ikaslea zela egindako marrazkiak, erakusketa goiztiarren iragarpenak, testuarekin inprimatutako eguneroko objektu funtzionalak, eta giza hezurrez betetako kaxak. Artistaren proiektuei buruzko artxiboko material esanguratsuaren proiekzioek azpimarratu egingo dute hizkuntzak Holzerren artean duen presentzia, berebat nabarmenduz haren arteak duen dimentsio publikoa.

1970EKO HAMARKADATIK GAUR EGUN ARTE: JENNY HOLZER TESTUINGURUAN


Hitzak tentuz hautatzen dituen pertsona da Jenny Holzer. 1970eko hamarkadaren hondarrean heldu zen New Yorkera, iraultza kultural eta politikoaren garaian. Feminismoa, arraza desberdintasuna, pobrezia, Vietnamgo Gerra eta HIESaren izurria ziren garai hartako giltzarrietako batzuk. Holzerren inguruan garatzen ziren elkarrizketei egindako ekarpena izan ziren haren Truisms (1977–79): ehunka baieztapen labur eta sarritan kontraesankor dira, gai sozial, ekonomiko, pertsonal eta politikoak lantzen dituztenak. Kaleko poster anonimoetan aurkeztu ziren, eta oinezkoei gelditzeko eta sozialki onartutako egien konplexutasuna zalantzan jartzeko gonbidapen gisa diseinatuta zeuden.

“Testua [...] gehiegikeriaz erabil daiteke edo egiazkoa izan daiteke. Nork zer eta zergatik egiten duen, horren arabera”


1979 eta 1980an, Collaborative Projects artisten kolektiboaren kide zelarik, Times Square Show eta Manifesto Show erradikaletan parte hartu zuen Holzerrek; azken hori Colen Fitzgibbon zinema-artista esperimentalarekin batera antolatu zuen. Erakusketa demokratiko eta autugestionatu horiek desafio egiten zieten hainbat baieztapeni: zer da artea, norentzat egiten da, non instalatzen da eta zer egin dezake jendartearen alde. Beste artista kontzeptual batzuen antzera, artearen mugei erronka egin die Holzerrek. Idaztea du baliabide eta publikoa ikus-entzule. Bere testuak objektu arruntetan inskribatu ditu: kamisetak, galtzetak, kikarak, erretiluak, kondoiak eta postalak (horietako batzuk gune didaktiko honetan daude ikusgai); horien bitartez, ezustekoa, probokazioa eta kritika ekarri ditu Holzerrek
eremu publikora.

“Jendeak begiratzen duen edozein tokitan edukia ipintzea gustatzen zait, eta izan daiteke kikara baten hondoan edo kamiseta batean edo kapela batean edo ibai baten azalean edo eraikin oso baten gainean”


1980ko hamarkadatik, Holzerrek teknologia garaikideak erabili ditu hizkuntza eraldatzeko, argia, kolorea eta mugimendua baliatuta. LEDezko instalazioek —101 aretoan ikusgai dagoen 1997ko Bilborako instalazioa barne— artistaren hitzak kaletik museo barrura ekarri zituzten. Eraikinetan eta erreferentziazko beste gune batzuetan egindako proiekzioek ere testua aire zabalera eta hirira eraman zuten; hala nola, Arno ibaia Florentzian (1996), Louvreko piramidea Parisen (2001) eta Londresko City Hall edo udaletxea (2006). Proiektu horietako asko ikus ditzakezu gune honetako monitorean. Guggenheim Bilbao Museoko erakusketa honek argi-proiekzio berriak hartuko ditu: Museoaren kanpoko fatxadarako propio sortu ditu artistak, eta martxoaren amaieran egongo da horiek ikusteko aukera, ilundu ostean. Holzerrentzat, errotulu elektronikoak eta argi-proiekzioak espazioei bizia emateko moduak dira, hizkuntzaren boterea baliatuta.

“Arteak edo idazketak funtzionatzen dutenean, ideiak planteatu eta ukigai egiten dituzte, eta ezagutza eta sentimendu horiek ekintza duin baten oinarria izan daitezke”


Bere ibilbideko aro guztietan, Holzerren arteak elkarrizketa piztu du unean uneko kezken inguruan; izan gatazka politikoa, gerra, justizia soziala edo genero berdintasuna. Haren ikuspegi feministak oraindik ere aribidean den giza eskubideen aldeko borrokaren inspirazio izaten darrai, eta haren jatorrizko Truisms delakoek oihartzun egiten dute ekintzaile eta defendatzaileen belaunaldi berriaren baitan. Artistak hala eskatuta, 205 aretoko Truisms esapideak publikoaren parte-hartzeari zabalik daude, 1970eko hamarkadan bezala. Orain, beti bezala, Holzerren arteak publikoari engaiatzeko gonbita luzatzen dio, eta eztabaidarako gune bat zabaltzen du.

“Irakurri egunkaria. Egon adi inguratzen zaituenari. Ziurtatu zure barruan oihartzun egiten duela”


I WOKE UP NAKED, 2019
LEDezko errotulua, diodo urdin, berde eta gorriekin
358,1 x 14 x 14 cm
Testua: Elkarrizketak militar estatubatuar beteranoekin, Protect Our Defenders eta Interchange Productions erakundeek gauzatuak© 2019 Protect Our Defenders Foundation. Protect Our Defenders-en baimenarekin erabilia. Izenak aldatu edo esan gabe utzi dira, identitateak babesteko.
© 2019 Jenny Holzer, member Artists Rights Society (ARS), NY
Bideoa: Killstress Designs

I WOKE UP NAKED, 2019
LEDezko errotulua, diodo urdin, berde eta gorriekin
358,1 x 14 x 14 cm
Testua: Human Rights Watch (HRW) erakundeak gauzatutako elkarrizketak, © 1992–2017 HRW. HRW-ren baimenarekin erabilia. Izenak aldatu edo esan gabe utzi dira, identitateak babesteko.
© 2019 Jenny Holzer, member Artists Rights Society (ARS), NY

Bideoa: Killstress Designs

Holzer Duet...Truisms, 1985
Dantza performancea (Larry Goldhuber, Bill T. Jones)
Testua: Truisms, 1977–79
Joyce Theatre, New York, 1985
© 2019 Jenny Holzer, member Artists Rights Society (ARS), NY

Bideoarekin batera, Bill T. Jones koreografo entzutetsuaren aipua azaldu nahi genuke, Holzerren Truisms testuetan sortu baitzuen hark pieza hura:

“Gogoan dut Jenny entseguetara etorri zenean (uste dut une horretan baino ez zuela ikusi obra); egin zigun iruzkin bakarra izan zen, nahiago zukeela gatazka gehiago ikusi izan balu. Larryren izaera fisikoaren eta nirearen arteko desberdintasuna iradokitzeko diseinatuta zegoen lana. Atorra eta galtzak ditu berak soinean, nik dantzari/atleta dirudit; bera handia da, ni argala; bera zuria da, ni beltza… Kontraste horiek haustura bat iradokitzen zuten, zeina zalantzan jartzen baitzuen gure arteko kooperazioak, elkarri heldu eta elkar ukitzeko genuen moduak. Jennyrentruisms delakoak kontrapuntu ironiko eta ‘konplizea’ dira gure gorputzak ardatz dituen erritual honentzat”. –Bill T. Jones

Jarduerak

Sormen-saioa: Errealitate areagotua

Sormen-saioa: Errealitate areagotua

Maiatzak 11 eta 12, 12:30

Bere lanetan, Jenny Holzerrek azken aurrerapen teknologikoak hartzen ditu kontuan, errealitate birtuala adibidez. Bi saioko tailer honetan, 360 bideoarekin lan egiteko oinarriak ezagutuko ditugu eta 3D objektuak eskaneatzen ikasiko dugu, Carlos Seijó-ren eskutik.

Lekua: Hezkuntza guneak

Partekatutako hausnarketak

Partekatutako hausnarketak


- Arte arduradunen ikuspegia: martxoak 27, asteazkena. Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoko arte arduraduna eta erakusketaren komisarioa.

- Funtsezko kontzeptuak: apirilak 3, asteazkena. Marta Arzak, Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza eta Interpretazioko Zuzendariordea.

Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Foto Proiekzioa: About Jenny Holzer

Proiekzioa: About Jenny Holzer

Apirilak 25, 19:00

Jenny Holzerri buruz Claudia Müller-ek egindako filma 2011an plazaratu zen, eta artistarekin elkarlan estuan grabatu zen 10 urtean zehar.

Lekua: Museoko Entzungela

Sormen-saioa: Modako hitzak

Sormen-saioa: Modako hitzak

Maiatzak 3 eta 10, 18:30

Jenny Holzer truismoetako batzuk serigrafiatu zituen kamiseta eta galtzetetan. Miriam Ocáriz artista eta diseinatzaileak gidatutako bi saioko tailer honetan, diseinuak eta hizkuntza tandem bikaina eratuko dute.

Lekua: Hezkuntza gunea

Foto Holzer eta munduko poetak

Holzer eta munduko poetak

Ekainak 21, 19:00

Gozatu literaturako gau-emanaldi batez. Emanaldian, Holzerren obran agertzen diren idazleetako batzuen testuak errezitatuko dira; besteak beste, hauenak: Ghayath Almadhoun, Dima Alzayat, Leonard Cohen, Mohja Kahf, Omid Shams eta Anna Świrszczyńska.

Lekua: Entzungela

Truisms eta Inflammatory Essays, parte hartzeko zabalik

Truisms eta Inflammatory Essays, parte hartzeko zabalik

Truisms eta Inflammatory Essays 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran idatzi zituen Jenny Holzerrek; hasiera batean, modu anonimoan itsatsita agertu ziren New Yorkeko kaleetan

Eskatu informazio gehiago 944 359 067 telefono-zenbakian, 09:00–14:00

Baliabideak

Audio guide and adapted guides

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Entzuteko guida guztiak aditu

visitas-expres

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.

Prezioa: doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. 20 pertsona gehienez (helduera ordenaren arabera)

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean